Bizi Cycle Tours-en oso ondo ezagutzen ditugu Bilbo eta inguruak, bazterrak, bizikletan aurkitu eta gozatzeko sekretuak, ahalik eta erosotasun gehienekin. HEGAZKINEZ
Bilboko aireportua (BIO): https://www.aena.es/es/bilbao.html
Santanderko aireportua (SDR): https://www.aena.es/es/seve-ballesteros-santander.html
Donostiako aireportua (EAS): https://www.aena.es/es/san-sebastian.html
Gasteizko aireportua (VIT):
Biarrizko aireportua (BIQ): https://biarritz.aeroport.fr/es/
TRENEZ
Abandoko geltokia (https://bilbaoabando.eus) da Bilborako joan-etorrietarako abiapuntua eta jomuga.
Informazio gehiago eskuratzeko eta erreserbak egiteko, jo Renferen webgunera: www.renfe.es
AUTOBUSEZ
Bilboko autobus-geltokiak TermiBus du izena TermiBus (www.bilbaointermodal.eus), eta San Mames estadioaren ondoan dago, Nerbioi itsasadarretik oso gertu.
Espainiako edozein tokitatik Bilbora iristeko autobus-ordutegiak eta -tarifak kontsultatzeko, jo www.alsa.es helbidera.
AUTOZ edo AUTOKARABANAZ
AP-68 ordainpeko autobidea, Burgos iparraldearekin, Errioxarekin eta A-1 autobidearekin lotzeko.
AP-8 ordainpeko autobidea, Irundik edo Donostiatik Bilbora.
A-8 autobia, Santanderretik, Gijónetik edo Ribadeotik.
FERRYAN
Brittany Ferries konpainiak (www.brittany-ferries.co.uk) astean hirutan egiten du Bilbo-Portsmouth ibilbidea. Bilboko erdigunetik 20 minutura amarratzen dira itsasontziak, Zierbenako A3 kai-dikean (https://www.bilbaoport.eus/eu/portua/ferry-portsmouth-era/bidaiari-terminal/).