Boluntarioak
Texto
Proximamante.
Izan gura duzu boluntario?
Boluntarioak ezinbestekoak dira edozein kirol-ekitaldi egin ahal izateko. Boluntarioen lana funtsezkoa da txapelketaren oinarrizko eginkizunetan, hala nola dortsalak erregistratzen eta ematen laguntzeko, trantsizio-eremuan, protokolo-lanetan, sarbideak kontrolatzeko, horniduretan, dominak emateko eta beste hainbat zereginetan.
Txapelketa honetako boluntario-taldeko kideek Bilbon eta Bizkaian azken urteetan izan den kirol-ekitaldirik garrantzitsuena antolatzen lagunduko dute. Aukera paregabea da kirolaz inoiz ez bezala gozatzeko, kirolariak gertutik ikusteko eta Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketaren xehetasun guztiak bertatik bertara ezagutzeko.
Ikastea eta besteei laguntzea gustuko baldin baduzu, bete formulario hau eta hartu parte ekitaldi itzel honetan.

Ohiko galderak – Boluntarioak
Oso samurra da. Izena emateko, beheko aldean ageri den inskripzio-formularioa bete besterik ez duzu egin behar, eta, ondoren, boluntario izateko BB2022 Konpromiso Gutunean zehaztutako baldintzak onartu.
Bai; izan ere, datu-baseak eguneratzen eta hobeto antolatzen lagunduko diguzu. Hau da, zuen prestasuna, aukerak, datu pertsonalak eta abar aldatzen badira, horren berri izango dugu.
Txapelketaren egunean 16 urte beteta eduki behar dira (adingabea izanez gero, familia-baimena ekarri behar duzu sinatuta; hemen behean deskarga dezakezu). Gehienez 99 urterekin izan daiteke boluntario.
Antolaketa-beharren, profilaren eta gustuen arabera, laguntza- eta/edo babes-eginkizunak gauzatu ahal izango dituzu, hainbat ataletan banatuta:
1/ Hornidurak. 2/ Kirol-eremuak. 3/ Sarreren kontrola. 4/ Animazioa. 5/ Dortsalak erregistratzea eta banatzea. 6/ Prentsari laguntzea. 7/ VIP. 8/ Dominak banatzea. 9/ Langile-/boluntario-zerbitzuak. 10/ Zerbitzu ofizialak.
Bilbao Bizkaia 2022 Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketak zure lankidetzari ematen dion garrantziagatik eta GURE HELMUGA ZU ZARENEZ! konpromisoa hartzen dugu boluntariotzaren eta kirolaren alorrean indarrean dagoen legeria betetzeko:
1. Boluntarioaren figura eta haren ekarpena aitortzea gizartearen aurrean, lankidetza-ziurtagirien bidez.
2. Beharrezko prestakuntza eta informazioa ematea, eskatutako eginkizuna bete ahal izateko.
3. Ekitaldian zehar koordinazioa, laguntza eta jarraipena ematea boluntarioaren eginkizunetarako.
4. Eskatutako funtzioa betetzeko beharrezko ekipamendua ematea (uniformea eta akreditazioa).
5. Erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua.
6. Kirolariek dituzten pase, museoetarako sarrera, garraio-txartel eta gainerako hobari berberak.
7. Bilbora eta/edo edozein egoitzatara iritsi ostean, esleitutako eginkizunak betetzean sorturiko gastuak ordaintzea.
8. Boluntarioentzat erreserbaturiko eremuetarako sarrera.
9. Piknik motako mantenua eta uniformea: ekitaldiaren kamiseta, zira eta gymsacka.
...
1. Reconocer socialmente la figura del voluntario y su contribución mediante certificados de colaboración.
2. Facilitar la formación e información necesaria que permita desempeñar la función requerida.
3. Recibir coordinación, apoyo y seguimiento en tu función durante el evento.
4. Proporcionar el equipamiento (uniformidad y acreditación) que permita desempeñar la función requerida.
5. Seguro de Responsabilidad Civil y de accidentes.
6. Mismos pases, entradas a museos, tickets transporte, etc. que a los deportistas.
7. Ya una vez en Bilbao y/o cualquiera de las sedes, abono de los gastos realizados en el desempeño de las funciones asignadas
8. Acceso a las zonas reservadas para las personas voluntarias.
9. Manutención tipo picnic y uniformidad consistente en camiseta y gymsack del evento.
…
NO SE REALIZARA NINGUN PAGO POR LA PRESTACION DE SERVICIO DE VOLUNTARIADO
Antolakuntzak ezartzen dituen ordutegiak zorrotz errespetatzea. Esleitutako lana ahalik eta borondate onenarekin egitea. Erakundeak boluntarioaren esku ipintzen duen materiala zaintzea. Bilbao Bizkaia 2022 Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketaren egoitzak bisitatuko dituzten milaka bisitariek ahalik eta maitasun eta begikotasun handienarekin gogoratzea txapelketa bera, antolakuntza-dispositibo osoa eta egoitzak.
Jakina, gurekin lan egin nahi duen edonor hartuko dugu beso-zabalik. Hala ere, kontuan izan behar duzu zure kontura izango direla ostatu- eta bidaia-gastuak.
Adinduna bazara, bete orri honen behealdeko inskripzio-formularioa. 16 eta 18 urte bitartekoek gurasoaren edo tutorearen baimena aurkeztu beharko duzue. Orri honetan deskarga dezakezue fitxa hori.
Ahalik eta arinen saiatuko gara zurekin harremanetan ipintzen. Hala ere, abuztuaren 15a baino lehen egin ez badugu, gurekin harremanetan jar zaitezke <a href="mailto:info@triatlonbilbaobizkaia2022.eus" info@triatlonbilbaobizkaia2022.eus helbide elektronikoaren bidez.
Beste edozein galdera edo zalantza izanez gero, ipini gurekin harremanetan info@triatlonbilbaobizkaia2022.eus helbidera idatzita.
45/2015 Legea, urriaren 14koa, Boluntariotzarena, eta 17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskadiko Boluntarioei buruzkoa.